XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arlo honetan ematen den problematika konpontzea eta bideratzea erakunde publikoen, herri arduradunen eginkizuna da.

Gure egunotan irakaskintzan egin diren aurrerapenak sendotuz gainera, telebista ere euskara hutsez behar dugu, hasteko; eta beti, herri honen agintea geure esku, guztiarekin ere, 30en bat urte beharko ditugula herri hau euskararatzeko jakinik.

Txurdinagako Institutuan diharduten ikastoletatiko neska-mutilei erdaraz mintzatzearen arrazoia galdetu diet.

Hara erantzunak: - Ez dakit zihur, hala dela, bai.

- Nekez bada ere hasten gara euskaraz, baina berehala goaz erdarara, erosoago egiten zaigu eta.

(Zorionez, erdarara GOAZ esaten dute eta euskarara GATOZ).

Gehientsuen arrazoia hauxe da.

- Gazteok bakarrik ez gara erdaraz egiten dugunak, zaharrak ere gure moduan portatzen dira.

Baina hori ez da frakasoa, Gereñok dioen moduan.

Euskara, piskanaka-piskanaka aurrera joango da.

- Nire lagunek, kaleko ezagunek, etxekoek, ez dute euskaraz egiten.

- Erdaraz, euskaraz baino berba gehiago egin dugu beti eta orain ohitura bihurtu da.

- Xabier Gereñok dioena guztiz egia da, baina erru guztia zentralismo inperialistak dauka.

- Euskaraz egiten ez badugu telebista, sendia eta gizartearen erruz da.

- Euskaraz mintzatzeko kontzientziarik ez daukagulako.

- Arrazoia garbi dago nire ustez.

Ez da izango sudur puntan jartzen zaigulako, ez eta beste arrazoi bitxiren bategatik, arrazoi jakinekatik baino.

- Lehenengo eta behin, ez daukagu euskaraz egiteko erreztasunik, ez dakigu.

Funtzio errepresentatiboa, behar bada, betetzen dugu, baina ez expresiboa.

Ez dakigu euskaraz, ez pozten, ez hasarretzen, ez ezelako sentimenduak adierazten ere, nahiz eta gai teknikoa errez erabili.

Ikasleok eman dizkiguten arrazoiak ikusiz, berehala ohartzen gara eskola eta ikastolako lanaren ezintasunak eta mugak nondik norakoak diren.

Irakaskintzatik kanpo konpondu behar direla arazo asko jakin arren, ikasleek eman dizkiguten arrazoiek, ikasleen, irakasleen eta gurasoen hutsuneak ere argi erakusten dizkigute.